Itzulera

Erabiltzailearen aurpegia June Aramendi Beraza 2019ko apirilaren 4a

Denboraldi erdia lesionaturik pasa ostean, behingoz asteburuko partidua jokatzera iritsi nintzen.

Baina, lehengo ostiralean, ez ziren gauzak nahi bezala irten. Idiazabalerantz abiatu ginen, gogo handiz, kafetxo bat hartu ondoren, baina 7 jokalari bakarrik gindoazen heinean, bagenekien ez zela erraza izango 3 puntuekin etxera bueltatzea. Partida irabazteko ahalegin guztiak egin genituen arren, ez zen posible izan, eta 3-1eko emaitzarekin bueltatu ginen Anoetara. Baina gure asteburua ez zen han bukatu, izan ere, larunbatean bazkari polit bat izan genuen, denok batera, sagardotegian. Partida ez zen nahi bezala joan, baina sagardotegia ikaragarrizko jokaldia izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!