[AULKITIK] Emozioz lehertzen

Erabiltzailearen aurpegia Eider Aramendi 2019ko martxoaren 13a

Martxoaren 8a. A zer nolako eguna bizitu genuen. Kaleak hartu eta oihuez, ahalduntzez eta borrokaz bete genituen. Beldurra bandoz aldatzeko asmoz ekin genion.

Ezin ditut hitzez azaldu egunak berak sortu zizkidan emozio eta sentipenak. Ostiral galanta izan zen, historikoa. Historia egin genuen. Eta honi jarraipena ematera goaz.

Greba tarteko, partida jokatzea tokatu zitzaigun, ordea. Idiazabalera martxan joanez utzi behar izan nuen arratsaldean Anoetan gauzatu zen manifestazioa. Penaz, baina partiduko urduritasunekin. Hala ere, horrelako egun baten ostean besoko morearekin jokatzea erabaki genuen taldekideok. Eta aurkariek ere halaxe egin zuten.

Tartean txantxarako denbora ere izan genuen, jokatzeko orduaz nahastu nintzela sinestarazi baitzidaten!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!