Astea hasi genuen
guztiok lasai antzean
umorez hartzen saiatu
aurkaria jakitean
Ordizi laugarren aldiz
jarri zitzaigun parean
zein ondo sentitzen den bat
galtzeko(r)ik ez daukanean
nahiz ta emaitza gelditu
hiruan eta batean
bakoitzak berea eman
eta baloi bat sarean
gustura gelditu ginen
egin genuen lanean
maiz guztia eman arren
garaitu ezin denean