[Aulkitik] Ezohikoa

Erabiltzailearen aurpegia Eider Aramendi 2018ko abenduaren 27a

Osteguna da eta beste behin prest nago ingelesera joateko. Baina gaurko egunak badu berezitasun bat: gauean Ordiziaren aurka jokatu behar dugu kopako itzulerako partida.

Aurretik, ordea, pintxo pote pixka bat egiteko aprobetxatu nahi dut taldekide batzuekin. Eta halaxe egin dugu. Tabernan trago bat hartu eta partidaren nondik norakoez hitz egiten jardun gara. Berriro ere Ordizia aurkari, berriro ere sufritzera.
Partiduaren unea iritsi denean baloiak falta zaizkigula konturatu gara. Nire akatsa izan dela segituan konturatu naiz, nik eraman bainituen azkeneko aldian etxera. Ezin izan ditugunez errekuperatu, aurkarien baloiekin jokatu behar izan dugu. Hori gutxi balitz eta jakinda ezin genuela ezer egin kopako hurrengo fasera pasatzeko, hurrengo igandean egingo dugun ekipoko bazkariaz eta parrandaz hitz egiten egon gara partiduko deskantsuan. Ederra panorama!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!