Aulkitik: "Egun luzea"

Erabiltzailearen aurpegia Igone Gutierrez Aizpuru 2018ko azaroaren 15a

Goizeko 05:15ak, alarma joka, zein egun da? Larunbata? Ostirala? Bai larunbata, baina lanera, zein sentipen txarra horrela esnatzea. Egun luzea gaurkoa.

Lana alde batera utzita, gaurkoan familia bazkaria tokatzen da. Familiakoak kubata hartzear zeudela agur esan beharra, arratsaldeko 18:00etan partida baitugu.

Frontoira iristen ari ginela, bonboak nabari ziren. Horrelako afizioa nortzuk duten gure buruari galdetu ostean, sartu eta Tolobolei.

Partida nola zihoan galdetu ondoren, luzatuko zeneko susmoa izan genuen eta hala izan zen, berandu hasi ginen. Hori gutxi ez balitz hiru lesionaturekin itzuli ginen.

Ez zen gure partidarik onena izan. Atezaina Txinan eta bere hutsunea jokalariok bete behar; horretarako bi hautatu. Horietako bat ni neu.

Egun luze hau bukatzeko eta kopako hurrengo fasera pasa ginela ospatzeko, afaltzera eta nola ez, parranda pixka bat ere bai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!