Harmailetatik: Ohorea (Andoni Gorostidi)

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Gorostidi 2014ko aza. 26a, 11:30

Larunbatean beste zita bat genuen Usabalen TAKE-ko familia osatzen dugunok. Aurtengoa gozatzeko urtea dugu, TAKE osasuntsu dugu eta gainera lehen taldea EBA ligan, nork esan behar zigun.

Horrela, kiroldegia beteta, giro aparta eta partida on bat ikusteko irrikaz bertaratu ginen. Klubean urte batzuk daramatzagunontzat ikaragarria da klubean hazitako jokalariz osatutako talde bat maila honetan jokatzen eta lehiatzen ikustea.

Partida gogorra eta borrokatua izan zen, eta gainera garaile irten ginen, ezin gehiago eskatu. Betiko zaleak, aurtengoan gehitu zaizkigunak... eta garrantzitsuena, TAKE osatzen duten kide gazteenak ere bertan, ziur nago etorkizunean beraiek izango direla protagonista kantxan. Baina izan daitezela oraingo ereduan. Esan bezala, TAKE saskibaloi talde bat baino gehiago da. Larunbatean bertan partidari segida eman zion afarian somatu nuen hori, beste egoera bat, beste jende bat, beste gai batzuk hizpide azken finean TAKE; baina hori beste istorio bat da, eta gainera luze joko luke...

Beti diodan bezela ohorea da familia honetako partaide sentitu eta izatea. 1,2,3 TAKE"

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!