Haur bakoitzeko ekonomikoki diru sarrera bat jasotzen zuten, eta helburu bakarra zeukan haurrei zuzendutako baserri hark: etorkizuneko haur errebeldeak doktrinatzea eta beldurra zabaltzea. Egoitza hau laikoek eramaten zuten, eta askotan eskolaz eskola ibiltzen ziren, Sorabillako egoitza udarako resort bat zela eta tuberkulosia ekiditeko modurik onena zela esanez.
Bertan egondako neskekin egindako elkarrizketetan, bizitzako momenturik lazgarriena zela esaten zuten, izan ere janariaren errazionamendu gogorra, komunera joateko ere eskubidea askotan ukatzen zieten eta kolpatuak ere izaten ziren. Haurrek laikoa zen nagusiari «hechatortas» deitzen zioten ematen zituen kolpeengatik; askotan haurren soinekoak altxa eta makila batekin hanketan kolpatzen zituzten, haurrak objektu bezala erabiliz. Herritarrengandik inkomunikatuak zeuden eta inork ez zekien zer gertatzen zen bertan, mezetarakoan bakarrik egoten ziren herritarrekin, baina hauekin hitz egitea ere galarazia zuten. Izan ere, mezetan lehenengo lerroan tokia erreserbatuta zuten eta herritarrak baino lehenago joaten ziren eta beranduago atera, hauekin hitz egiteko aukerarik ez izateko.
Bestalde, esan beharra dago Petra, Miren, Teresa, Alicia… Sorabillako baserrian egon diren haurren izenak direla, baina denera 25 haur ziren.
Sorabillako apaizarengana joatean, jasaten zutena salatu zuten egun batean, eta haur hauen ausardiarengatik Andoaingo tuberkulosia zuten haurrak sendatzeko egoitza itxiarazi zuten. Izan ere, Sorabillako apaizaren osaba zen gotzain nagusiak hau kalera zabaldu baino lehenago egoitza itxiarazi zuen. Horrenbestez, 1952an, laikoen elkarteak neskato guztiak Donostiako Gros auzoan zuen egoitzara eraman zituen.
Goizetan Intxaurrondoko laborategi batera eramaten zituzten, lanera. Ontzietan pilulak sartu eta likidoa botilaratzea zen haien eginkizuna. Lan horrexegatik ere, elkarteak dirua kobratzen zuen. Neskatoen esplotazioaren kontura dirua jasotzen aritu ziren.
Azkenik, egoitzaren atzean, hau da, baserriko salerosketaren atzean, Donostiako handiki esanguratsua zegoen.
Zerbait jakinez gero helbide honetara bidali: amigasdealicia1949@gmail.com.