Hasteko, 65 kiloko zilindroa jasotzen aritu dira hiru emakume 3 minutuko tandan. Jarraian hasi da bi taldeen arteko erronka: harri-jasotzea, koskolak jarri eta kendu, ingude jasotzea, trontza, txinga-jokoa, kizkiarekin sagarrak bildu eta korrika. Eta hori guztia, lau aldiz egin dute. Jende asko inguratu da ‘Larrunarri’ frontoira eta izugarri animatu ditu bi taldeetako partaideak. Orga jokoan ere aritu dira hainbat emakume eta amaitzeko, ‘agurra’ egin dute hiru emakumek 50eko bolarekin. Eskertza moduan, euskal makil bana eman zaie Josebari eta Izeta II.ari. Talde-argazkia atera dute eta txalo artean eman zaio amaiera aurtengo edizioari.