Lazkao Txiki gogoan-'Bertso zahar eta berriak Agirre anaiekin' (1) (Lazkao, 2026-09-18) (33'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Lazkao Txikiren 100. urteurrenean, ‘Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak’ ekitaldia egin da Lazkaoko Gerriko Txokoan Agirre anaien eskutik. Bertso-afari bikaina prestatu dute eta 70 bat lagun hurbildu dira bertara, giro izugarria sortuz.

Protagonistak Unai eta Eñaut Agirre anaiak izan dira. Tarteka-marteka, altxatu eta bertso sail bat eman dute banaka edo binaka: ‘Txorien kantuak’ (Lazkao Txiki); ‘Aralar’ (Lazkao Txiki); ‘Aurretik bialduak’ (Joxe Zapirain); ‘Illoba Martiñari Donostira’ (Lazkao Txiki); ‘Nire ofizioa… errerotza’ (Lasarte); eta ‘Xalbador’ (Inozentzio Olea). Hauek dira ikusi eta entzun ahal izango dituzunak lehen bideoan. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!