H. Bertsolari Txapelketa (Tolosaldeko finala) (Beasti eta Boskatu (Tolosa, 2026-03-27) (1,26'06'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko apirilaren 2a

Herriarteko Bertsolari Txapelketako Tolosaldeko finala jokatu da Tolosako Alondegia jatetxean, Berastegiko Beasti eta Alegiako Boskaturen artean. Jendetza hurbildu da bertsolariak entzutera eta giro ederra egon da bertan.

Urko Atxukarroren gidaritzapean, honako hauek jardun dute bertso-lanean: Beasti taldetik, Beñat Salbarredi, Mikel Beloki eta Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’-k; Alegiako Boskatuko partaideak, berriz, Eneko Ontsalo, Egoi Irazustabarrena eta Iker Arandia izan dira. Agurren ondoren ekin zaie ariketa puntuagarriei: zortziko handian 3na bertso; zortziko txikian 3na bertso; hamarreko txikian 3na bertso; amaierako puntua emanda 2na bertso; lehen puntua emanda 3na bertso zortziko txikian; binaka kopletan 5na kopla osatu arte; objektu bati 2na bertso zortziko handian; oinak emanda 2na bertso; 3na bertso Iparragirre doinuan; eta azkenik, puntutako ariketa ganbara estiloan. Berdinketa eman da bi talderen artean baina epaileen iritziz, Boskatu taldea hobeto aritu da zortziko handiko ariketetan. Beraz, alegiarrak izango dira Tolosaldea ordezkatuko dutenak Goierri eskualdearen aurka, apirilaren 17an, Zaldibian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!