Herriarteko Bertsolari Txapelketa (Boskatu eta Aiztondo) (Alegia, 2026-03-13) (1,24'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko martxoaren 17a

Herriarteko Bertsolari Txapelketako beste kanporaketa bat jokatu da Alegiako Gaztetxean, Boskatu eta Aiztondoren artekoa. Boskatuko partaideak Eneko Ontsalo, Egoi Irazustabarrena eta Iker Arandia izan dira. Aiztondotik, berriz, Oibar Olano, Amaia Agirre, Beñat Zeberio eta Unai Mendizabal.

Agurren ondoren ekin zaie ariketa puntuagarriei: zortziko handian 3na bertso; hamarreko txikian 3na bertso; zortziko txikian 3na bertso; oinak emanda 2na bertso; oinak emanda 2na bertso habanera doinuan; lehen puntua emanda 3na bertso zortziko txikian; binaka kopletan; amaierako puntua emanda 2na bertso eta puntutan. Boskatuk 14 puntu lortu dituzte eta Tolosaldeko finala jokatuko dute Beastiren aurka. Aiztondori 13 puntu eman dizkiete epaileek. Gaztetxea lepo bete da jendez eta giro ikusgarria egon da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!