Herriarteko Bertsolari Txapelketa (Alegia-Boskatu eta Irazustabarrenegi, 2026-02-06) (1,07'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko otsailaren 9a

Martxan da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa. 57 taldek eman dute izena eta horietatik 8 dira Tolosaldekoak. Gaur jokatu da hirugarren final laurdena Alegiako Gaztetxean, eta hain zuzen, herriko bi talderen arteko derbia izan da: Boskatu eta Irazustabarrenegi taldeen artekoa.

Partaideak, berriz, Eneko Ontsalo, Egoi Irazustabarrena eta Iker Arandia alde batetik; Iker Iriarte, Imanol eta Felix Irazustabarrena, bestetik. Agurrak etorri dira lehenbizi. 1) Zortziko handian, Ontsalo eta Iriarte. 2) Zortziko txikian, Arandia eta Felix. 3) Lau oinak emanda, Felix eta Egoi. 4) Zortziko txikian puntua emanda, Iker Arandia eta Imanol. 5) Kopletan gaia emanda, Egoi eta Imanol Irazustabarrena. 6) Amaierako puntua emanda, Ontsalo eta Iriarte. 7) Puntutan gaia emanda, bi taldeak. Epaileen iritzia jakitea falta da: Boskatuk 11 puntu lortu ditu eta 10, Irazustabarrenegik. Azken agurrak kantatuz eman zaio amaiera gaurkoari. Jende andana hurbildu da gaztetxera eta giro ona sortu da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!