'Mende bateko begirada' (1) (Ixidro Amondarain-Baliarrain) (2025-07-08) (41'16'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko urtarrilaren 22a

Legorretan jaio zen 1930. urtean. Laister mende bat eta beraz, 95 urte ditu egun eta atzo balitz bezala gogoratzen ditu haur eta gaztaroko sasoiak. Pare bat urtetan morroi ibili bazen ere, igeltseritza eta etxegintza izan da bere lanbidea, eta ehiza, zaletasuna.

Laia eta gari-lanekin eman zaio hasiera lehen bideoari. Ondoren, hainbat gairi buruz hitz egingo digu elkarrizketatzailearen galderak txukun erantzunda: senideak, igandetako bezperak, gaztain eta sagar-motak, tenporak, ilargi-kontuak, perretxikoak, haize motak, behien perraketa, txerrikumeak eta txerri iltzea, iturrira ur bila, arropa garbiketak… Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!