Alegiako herrigintzan, kirola eta kultura sustatzen, hainbeste lan egindakoari aitortza egin nahi izan zaio honela. Lehenbizi, Topaguneari dagozkion partidak jokatu dira, lau guztira. Sari banaketak egin ondoren etorri da Eduardo Tormori eta bere familiari egin zaion omenaldi xumea: agurra, oroigarriak, bertsoa, argazkiak…