Euskararen Eguna-Bertso bazkaria (2) (Orendain, 2025-11-30) (31'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abenduaren 22a

Orendainen bertso-bazkaria antolatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Bertan hiru protagonista izan dira: Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan eta Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra bertsotan.

Bigarren bideo honetan beraienetik kantatzeko eskatuko die gai-jartzaileak, uneko txapelketak aipagai eta txapelketak norberarenean duen eraginaz. Segidan, bertako bi herritar –Xanet Ormaetxea eta Andoni Egia- gonbidatu dituzte eurekin batera puntukako saio bat egitera. Ondoren, puntutan saio bat egin dute Nereak eta Oihanak, agurrekin amaitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!