Euskararen Eguna-Bertso bazkaria (1) (Orendain, 2025-11-30) (44'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abenduaren 18a

Urtero bezala, badator Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an. Orendainen bertso-bazkaria antolatu dute Eltxoak elkartean babarrun jatearekin. Kafe ordura heltzean martxan jarri dira gaurko hiru protagonistak: Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan eta Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra bertsotan.

Saio librean ekin diote bertsolariek eta ondoren etorri dira Amaiaren gaiak: Gernikako bonbardaketaren 88. urtemuga; Orendain, haize-leku; duela gutxi, Orendainen grabatu zuten pelikula bat eta ileapaindegia herrigunean kokatu zuten; Oihanari zazpi puntu ipini dizkio Euskararen inguruan; Nerea udaletxeko langilea da eta herria txukun mantentzea da bere lana; eta lehen bideoa amaitzeko, herriko kontuez jardun dira bertsolariak zutik ipinita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!