IV. Pello Errota Bertsolarien Sariketa (Gaztelu, 2025-10-03) (2) (47'15'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abenduaren 15a

“Harituz” (Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea) eta Asteasuko Udalak antolatuta, IV. Pello Errota Bertsolarien Sariketaren bigarren kanporaketa burutu da Gazteluko Erroizpe Elkartean. Pello Errotaren heriotzaren 100. urtean (1919) ekin zitzaion txapelketa honi eta bi urtez behin antolatu ohi da.

Sei bertsolarik hartu dute parte bertan: Eneko Araiztegi Agirre ‘Korta’ (Segura), Agin Laburu Rezola (Astigarraga), Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Danel Etxeberria Iturbe (Tolosa) eta Maddalen Arzallus Antia (Donibane Lohizune). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amezketako Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ aritu da. Lanak: Bakarka lehen puntua emanda, binaka zortziko txikian eta binaka kopletan 4 minutu osatu arte. Azken agurrak. Horiek dira hemen ikusi eta entzungo dituzunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!