Sei bertsolarik hartu dute parte bertan: Eneko Araiztegi Agirre ‘Korta’ (Segura), Agin Laburu Rezola (Astigarraga), Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Danel Etxeberria Iturbe (Tolosa) eta Maddalen Arzallus Antia (Donibane Lohizune). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amezketako Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ aritu da. Lanak: binaka zortziko handian, binaka zortziko txikian, eta bakarka lehen puntua emanda. Horiek dira hemen ikusi eta entzungo dituzunak.