VIII. Zapi Janztea (3) (Zaldibia, 2025-11-22) (32'15'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abenduaren 4a

Zortzigarren edizioa izan du aurtengo Zapi Janzteak. Bertan lau protagonista gonbidatu izan dira Iker Iriarte gai-jartzaileak gidatuta: Eneritz Artetxe, Aner Peritz, Maider Arregi eta Julio Soto, iazko zapiduna.

1) Eneritzek poltsa baten barruan dagoena du kantagai. 2) Algoritmo hitza. Juliok ikusten ditu beste hiruren bertso bideoak. Eta horiek ikustean algoritmoak zer iradokitzen dion kantatuko die beste hirurei. 3) Azken bertsoan jendeari bere alde botoa emateko eskatuko dio lauretako bakoitzak. Honeraino puntuagarri diren bertsoak. 4) Puntutako saioa egingo dute. 5) Iker Iriarte gai-jartzaileak aurtengo edizioko zapiduna nor den adieraziko du: Maider Arregi. Juliok zapia jarriko dio Maiderri. 6) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!