VIII. Zapi Janztea (2) (Zaldibia, 2025-11-22) (29'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abenduaren 2a

Zortzigarren edizioa izan du aurtengo Zapi Janzteak. Bertan lau protagonista gonbidatu izan dira Iker Iriarte gai-jartzaileak gidatuta: Eneritz Artetxe, Aner Peritz, Maider Arregi eta Julio Soto, iazko zapiduna.

1) Eneritz, Julio eta Maider puntuak jartzen eta Aner puntuei erantzuten. 2) Koplatan egiteko gaia laurentzat: adiskideak dira eta afari-merienda egiteko geratu dira. Lauretako bakoitzak zerbait eramango du lagun-bilerara, edo ez! 3) Eneritz eta Julio jubilatuak dira. Eneritzen ustez pentsionisten aldarrikapenez gain, bestelako aldarrikapenek ere badute tokia bilkura horietan. Juliok, ordea, ezetz dio. 4) Aner eta Maider. Berdintasuna vs parekidetasuna. Honeraino bigarren bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!