VIII. Zapi Janztea (1) (Zaldibia, 2025-11-22) (49'35''

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko azaroaren 30a

Zortzigarren edizioa izan du aurtengo Zapi Janzteak. Bertan lau protagonista gonbidatu izan dira Iker Iriarte gai-jartzaileak gidatuta: Eneritz Artetxe, Aner Peritz, Maider Arregi eta Julio Soto, iazko zapiduna.

Jarraian doa lehen bideoaren bilakaera hasierako agurraren ondotik. 1) Eneritz eta Aner, zortziko handian, librean. 2) Maider eta Julio, zortziko handian, librean. 3) Maider kaleetan kamerak jartzearen alde dago; Eneritz, ordea, aurka. 4) Patxi Iraola bertsolari zaldibiarrak 1986an jarritako bertso sorta entzungo duzu. Laister bide gorria egingo omen da Ordiziaraino. Aner eta Julio bizilagunak dira. Beren etxe aurretik pasatuko da bide gorria eta etxe aurreko lur zatia desjabetu egingo dute. 5) Helduok ere ikusten dugu pornografia. Gai-jartzaileak Maiderri galdetu dio pornografiarekin zer harreman duen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!