San Martin eguneko bertsoak (3) (Amezketa, 2025-11-11) (37'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko azaroaren 25a

San Martin egunez egiten da Jubilatuen Eguna ere, aurten Beartzana jatetxean. 65 bat lagun elkartu dira bazkaritara, otordu ederra gozatzera. Bertso saioak bi zati izan ditu, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek aurrez alaituta.

Honela doa hirugarren bideoa: herriko alkate eta udal-taldeari eskaini dizkiete bertso batzuk; herritarrak xaxatzen ere jardun dira. Tartean trikitilarien txanda izan da eta udal-taldeko kideek poltsa bete bana banatu diete jubilatuei. Soinuaren ondoren etorri da bertsolarien azken txanda eta agurra. Beartzana jatetxeko nagusia ere izan dute hizpide. Puntukako saioa egin dute agurraren aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!