Egun osoko egitasmoaren baitan, ibilaldia egin da sagastietan zehar, goiz partean. Felix San Sebastian sagastizalearen esku egon dira sagar eta sagastiei buruzko azalpenak. Bertsoak, berriz, Unai Agirre eta Maialen Lujanbiok jarri dituzte ibilaldia egitera etorri direnen belarrien gozamenerako.