Bedarretan, idikin! (Telleriarte, 2025-06-22) (33'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko azaroaren 2a

Ipeñarrietako idi parea gurdi zorrotzari erantsi eta belar-lanetara abiatu dira Legazpiko Telleriarteko auzokideak. Sega pikatu eta belarra ebakitzeari ekin die. Moztutako belarra zabaltzeari heldu diote esku batean igitaia lagun hartuta.

Aurreko egunez bildutako belarra ere zabaldu dute belazean, ondo ihartu dadin. Geroago, buelta ere eman behar zaio belarrari. Behin ondo ihartuta, belarra batu edo bildu egiten da gurdian kargatu aurretik. Gurdia sardeka kargatu eta gainaga sartzen da gurdi-belarraren ezpatan estu-estuki. Eta amaitzeko, gurdi-belarra baserriraino eraman ohi zen eta bertako ganbaran pilatu; edo, kasu honetan bezala, zuhatza egin belazean bertan. Lan guztia bukatzeko, lau bat zaku (beren makilekin) ezartzen dira zuhatzaren gainean euri-urak hobeto irrist egin dezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!