IV. Pello Errota Bertsolarien Sariketa (Bidania, 2025-09-26) (2) (42'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urriaren 20a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka batean mesedez...

“Harituz” (Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea) eta Asteasuko Udalak antolatuta, IV. Pello Errota Bertsolarien Sariketaren lehen kanporaketa burutu da Bidaniako Saiaz Elkartean.

Bigarren kanporaketa Gaztelun izango da eta Asteasun, finala. Pello Errotaren heriotzaren 100. urtean (1919) ekin zitzaion txapelketa honi eta bi urtez behin antolatu ohi da. Sei bertsolarik hartu dute parte bertan: Naia Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera), Oier Iurramendi Etxeberria (Hernani), Saats Karasatorre Martinez (Etxarri Aranatz), Miren Artetxe Sarasola (Lasarte-Oria) eta Etxahun Lekue Etxeberria (Larrabetzu). Lanak: binaka hamarreko txikian eta binaka kopletan 4 minutu osatu arte. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!