Bigarren kanporaketa Gaztelun izango da eta Asteasun, finala. Pello Errotaren heriotzaren 100. urtean (1919) ekin zitzaion txapelketa honi eta bi urtez behin antolatu ohi da. Sei bertsolarik hartu dute parte bertan: Naia Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera), Oier Iurramendi Etxeberria (Hernani), Saats Karasatorre Martinez (Etxarri Aranatz), Miren Artetxe Sarasola (Lasarte-Oria) eta Etxahun Lekue Etxeberria (Larrabetzu). Lanak: binaka zortziko handian, binaka zortziko txikian, bakarka lehen puntua emanda, binaka hamarreko txikian eta binaka koplatan. Lehen bideo honetan, aurreneko hiru lanetan ikusi eta entzungo dituzu bertsolariak.