Emakumeen arteko herri kirolak (Amezketa, 2025-09-13) (47'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urriaren 9a

Emakumeen arteko herri kirolak izan dira Amezketan. Eta horretarako, bi talde –arrosa eta berdea- prestatu dira, bakoitza hamar lagunez osatua.

Trontzan korte bana; segidan, koskolak jarri eta kendu; 50 kiloko bolari 3 jasoaldi eman; 25 kiloko txingekin 2 plaza; kizkiarekin 20 sagar bildu; zakuekin 2 plaza eta korrika itzuli bat plazari: hori da duten erronka edo desafioa. Eta ariketa hori, hiru aldiz. Ikustera etorri den jendeak izugarri animatu ditu bi taldeak desafioak iraun duen bitartean. Ondoren, 10 emakumek 3na jasoaldi eman dizkiote 50ekoari. Esan, aldez aurretik entrenatzen ibili direla Joxerramon Iruretagoiena ‘Izeta II’ harri-jasotzaile maisuarekin. Ekitaldia amaitzeko, 5 arroako zilindroa jasotzen aritu dira bi emakume 3 minutuko tandan. Dudarik gabe, meritu handiko ekitaldia burutu dute emakume hauek, afizioa sortzen duen horietakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!