Binaka, bost bikotek hartu dute parte bertan, guztiak herrikoak. Egin beharreko lana, 5 x 15 = 75 m² dituen saila moztea izan da, txandaka, norbanakoak maila bana ebakiz. Gaztetxo eta gazte hauen abilezia ikusiz, bistan da segalari bikainak aterako direla Gaztelu herritik. Eguraldia lagun izan dute segalariek zelaian zegoen belar xamurra mozteko.