Orga-jokoa Leitzako Talo Egunean (Leitza, 2025-09-14) (17'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko irailaren 29a

XX. Talo Eguna egin dute Leitzako plazan. Herri kirola ere tartekatu da azoka eta taloarekin batera. Orga-jokoa eta errota-txingak eroatea antolatu dute aurtengo edizioan.

Lau lagunek egin dute beren ahalegina orga-jokoan. 203 kiloko zama eraman dute euren besoen gainean, eta honako hauek izan dira: Berriozarko Oskar Aguas, Unai Bertiz sunbilarra, Unai Goitia aulestiarra eta Osintxuko Paulo Azpiazu. Azken hau, harri-jasotzaile aparta, lehen aldiz plazaratu da orga-jokoan. Eta amaitzeko, Ondarroako Jabi Urresti errota-txingekin ibili da, 50 kilo esku banatan. Baina hor ez da geratu dena. Plaza bat egitea lortu du hatz banarekin errota-txinga berak eramanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!