II. Larrañeta eta I. Bedaio harrien txapelketa (Bedaio, 2025-09-07) (39'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko irailaren 21a

Harri-jasotze jaialdi bikaina antolatu dute Bedaioko jaien barnean. Sei emakumezkok eta beste sei gizonezkok jardun dute Larrañeta eta Bedaio harri baldarrak bizkarreratzen.

Honako hauek hartu dute parte: Ainitze Zumeta, Goizeder Abendibar, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Olaia Esnaola eta Elene Ostolaza; Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi ‘Urra’, Gorka Etxeberria, Gari Garmendia, Imanol Royo ‘Lartain’ eta Beñat Telleria. Bedaio harriak 70 kilo eskas eman du pisuan eta Larrañetak berriz, 125 kilo juxtu. Bikain aritu dira harri-jasotzaile denak nahiz eta 5 jasoaldirekin konformatu behar izan duen Beñat Telleriak. Aurreneko postuan Ainitze Zumeta eta Paulo Azpiazu gertatu dira, 22 eta 20 jasoaldirekin. Jende ugari bertaratu da eta giro ederra egon da bertako frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!