Bertso saioa (2) (Lizartza, 2025-09-08) (43'36'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko irailaren 14a

Bertso saio aparta antolatu dute Lizartzan, herri-jaien baitan. Lau bertsolarik kantatu dute elizako zimiterio ederrean, Aimar Karrika gai-jartzailearen gidaritzapean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabalek, hain zuzen.

Honela doa bigarren zatia: 1) Esan nahi direnak eta ezin direnak. Andoni eta Amets pertsona bera dira. Andoni, gertakarien aurrean esan nahiko lituzkeen ahotsa da eta Amets, egiz esaten ditugunen ahotsa. 2) Maialen eta Nereak, “desastrea eta ordena oporretan” antzeztuko dute. 3) Amets pertsona jantzia da. Beste hirurek berarengana jotzen dute zerbait jakin nahi dutenean. 4) Maialen, Amets eta Nereak merkatu beltzean erosteko ohitura hartu dute eta Andoni da beste hirurek nahi dutena bideratzen duena. 5) Bertsolari Txapelketaren finala 2026ko abenduaren 20ean izango da. 6) Puntukako saioa. 7) Azken agurra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!