Bertso saioa (1) (Lizartza, 2025-09-08) ( 46'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko irailaren 11

Bertso saio aparta antolatu dute Lizartzan, herri-jaien baitan. Lau bertsolarik kantatu dute elizako zimiterio ederrean, Aimar Karrika gai-jartzailearen gidaritzapean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabalek, hain zuzen.

Hasierako agurraren ondorenekoa honela joan da: 1) Laurak. Azken egunaz kantatzen jarri ditu Aimarrek. Lehen itzulian, sufrimenduaz, zailtasunaz. Bigarrenean, berriz, ederraz, gozamenaz. 2) Amets eta Nerea kazetariak dira: “Espainiako Itzulitik Gazara”. 3) Maialen eta Andoni: “Politikarien lehen eskola eguna”. 4) Laurak. Udaletxean lan egindako hiru langilek eta epaileak erretiroa hartu dute. Jaien hasierako suziria botatzeko ohorea izan dute. 5) Nerea. Astelehenetan iratzargailuak jotzen duenean, beste hirurek nola jokatzen duten kantatuko du. 6) “Eraztuna” Maialenentzat. Garai batean eraztuna jartzen zitzaion umeari euskaraz hitz egiteagatik. Gaur zer eraztun ipintzen zaio jendarteari? Honeraino lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!