'Erasun, sega gose!' (2) (Zizurkil, 2025-02-17) (35'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko irailaren 4a

Bigarren parte hau hainbat segalariri buruzko gogoetekin abiatzen da, eta honela, Irazusta, Eleuterio Tapia, Paskualsoro… aipatzen ditu. Hemengo eta Europako segalaritzaren arteko ezberdintasunak ere bistan jarri dizkigu Erasunek. Sega pikatzea eta zorroztea artetzat jo izan ohi dira eta Juan Manuelek ere horrela dio.

Ordubeteko apusturako lau sega eta bi orduko apusturako zazpi sega erabili izan dituzte. Baserrietan segan aritzen ziren emakumeak asko ziren, gizonak haina edo gehiago eta ondo ebakitzen zutenak. Sega munduan toki askotako zelaietan jokatu izan dira apustuak baina Iturriotz apustu handien eszenatoki izan da. Amarru edo azpikeriak ere egon dira apustuetan: burniak eta harriak kasu. Paskualsororekin entrenatzen zen eta asko ikasi zuela dio Erasunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!