'Erasun, sega gose!' (1) (Zizurkil, 2025-02-17) (40'13'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko irailaren 2a

Euskal Herriak eman duen segalari handienetakoa da Juan Manuel Erasun. Bere-berea duen ikuspegitik kontatu digu egindako ibilbidea, baita  segaren sekretu txikiak azaldu ere: sega bera, belardiak, entrenamentuak, apustuetako gorabeherak, aurkariak…

Bederatzi urte zituela hasi zen segan. Lehen apustu handia 23 urterekin (1986) jokatu zuen Zeanuriko Egiluzen aurka. Handik bi urtera (1988) Asteasuko Irazustarekin neurtu zituen indarrak bi orduko lanean, Iturriotzen jokatu zen apustu sonatu hartan. Aizkoran ere ibilitakoa da Erasun eta horrela, aizkoran eta segan bi apustu jokatu zituen Olasagastiren aurka hamabost urteko tartearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!