Bertso saioa (2) (Amezketa, 2025-08-22) (52'15'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abuztuaren 29a

Urtero gisa, bertso jaialdi bikaina antolatu dute Amezketan bertako jaien baitan. Eta jendeak ongi erantzun du Altuna Anaiak frontoia leporaino beteta. Bost bertsolari izan dira bertan Imanol Artola “Felix” gai-jartzailearen gidaritzapean: Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal.

Honela doa bigarren bideoa: 1) Aitor eta Maialen bikotea oporretan ibili da. Datorren astelehenean lanera joan behar, ordea. Maialenek aste bukaera hau ere probetxatu nahi du; Aitorrek, ez. 2) Nerea Oihanaren txaketa da. Aspaldian ez du bertso saioetara eraman. 3) Aitor eta Bixente kuadrillakoak dira. Bixente oso diskretua izan da eta ezkondu egin da kuadrillakoak jakin gabe. 4) Nereak nobela bat idatzi zuen duela 3 urte, fikziozkoa. Zer ematen dizu zuri fikzioak? 5) Guztiok ditugu zalantzak eta erabaki ezinak. Aitorrengana doaz besteak irtenbide baten bila. 6) Oihana eta Maialen ama-alabak dira. 19 urteko alabak amari esan dio egun batean berarekin egin nahi duela parranda. 7) Bixente eta Nerea puntu librean. 8) Azken agurrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!