Hasierako agurraren ostean etorri dira gaiak: 1) Bixente eta Maialen amezketarrak dira. Bixentek turismoa bultzatu nahi du; Maialenek, ez. 2) Aitor eta Nerea aita-alabak eta mendizaleak dira. Txindokirako plana egin dute. Lehen aldiz alabak jo du gailurra. 3) Bixente eta Oihana nerabeak, kuadrilla berean ibili ez arren, harreman dexentea dute elkarrekin. Kuadrillatik bota dutela aitortu dio Bixentek Oihanari. 4) Maialen ogi-banatzailea da. Lanbide horren inguruko puntuei erantzungo die. 5) Aitor, Bixente, Maialen eta Nerea familia berekoak dira, tiropitxoneko familiakoak. 6) Oihanarentzako: baserrian izaten al da lasaitasunik? Honeraino lehen bideoak eman duena.