'Artea' dantza taldearen emanaldia (Altzo, 2025-07-31) (1,00'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

‘Artea’ dantza taldeak urte asko daramatza Altzo herrian, lehen boladan Mertxe Allueren eskutik eta geroztik, Eider Epelderen gidaritzapean. Urtero bezala, emanaldia prestatu eta eman du herri-jaien baitan.

Laguntzaile ugari du Arteak: oholtza jartzen dutenak, oholtza dotore apaintzen dutenak, gurasoak, jantziak moldatzen dituztenak… eta abar. Taldea haurrengandik hasi eta gazteetaraino hedatzen da. Hamasei piezaz osatutako egitaraua burutu dute aurtengoan. Eskolako jolas-estalpera hurbildutako jendeak txalo zaparradaz erantzun du. Amaieran, ondo merezitako aurreskua dantzatu dute lehengo eta oraingo dantzariek, Eiderren omenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!