Bertso saioa (2) (Altzo, 2025-08-02) (44'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abuztuaren 8a

Bertso saio bikaina antolatu dute Altzon, herri-jaien baitan. Sei bertsolari oholtzaratu dira Pello Olano gai-jartzailearen gidaritzapean: Jone Uria, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Amets Arzallus eta Alaia Martin. Jende asko hurbildu da eskolako jolas-estalpera eta txalo zaparradez erantzun die bertsolariei eta bertsoei.

1) Jone adimen naturala da eta Alaia, berriz, artifiziala. Maialenek ikusmin handia du bertsoekiko. 2) Duela 1000 urte Iruñeko erregearen esanekoak ginen. Gaur egungo nafarra da Julio. 3) Aroa eta Amets aitona-amonak dira. Julio, biloba txikia. Baloia zuhaitzean gelditu zaio. 4) Maialen, zure bertsoak ze ibilbide egiten du? 5) Gauero ametsak egiten ditugu. Alaiak beste bosten bart gaueko ametsa zein izan den esango digu. 6) Jolas moduan eta hirunako bi taldeetan, emandako gaiaren inguruko hitzak esan behar dituzte. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!