Bertso saioa (1) (Altzo, 2025-08-02) (49'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko abuztuaren 5a

Bertso saio bikaina antolatu dute Altzon, herri-jaien baitan. Sei bertsolari oholtzaratu dira Pello Olano gai-jartzailearen gidaritzapean: Jone Uria, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Amets Arzallus eta Alaia Martin. Jende asko hurbildu da eskolako jolas-estalpera eta txalo zaparradez erantzun die bertsolariei eta bertsoei.

Agurraren ondorengo gaiak honela izan dira: 1) Alaia eta Maialen jubilatuak dira baina badute nahiko lan. 2) Julio eta Jone euskararen krisi kabineteko partaideak dira. 3) Aroa eta Amets: aurtengo jaietan sandwichera bat erosteko erabakia hartu dute antolatzaileek. 4) Seiak. Sei puntu edo gehiagoko bertso bana. Gaia: mugek indar handia hartu dute. 5) Amets eta Jone eta Ametsen ustez egunero aldatu beharko liratekeen maindireak. 6) Aroa. Duela bi aste kanpaldia egin zuten gazteek Gasteizen eta istilu larriak izan ziren. Honeraino lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!