Bertso saioa (2) (Aduna, 2024-08-15) (49'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko uztailaren 24a

Bertso saioa antolatu dute Adunako Jaien baitan. Bertan, bost bertsolarik hartu dute parte Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailearen aginduetara: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Joanes Illarregi, Maider Arregi eta Aitor Mendiluze.

1) Aitor baserritarra da. Joanes mendi-lasterketaren antolatzailea da eta bidea garbitzen ari da. 2) Oihana eta Maider bikotea da. Uda da eta igerileku publiko batean eta beste pribatu batean izan dira. 3) Bostak batera: AA-k erantzuna ematen du. Iker Adimen Artifiziala izango da eta beste lauren eguneroko bizimodua nolakoa den asmatu behar du. 4) Maider eta Joanes koadrilakoak dira. Koadrilako beste bi, guraso izan dira duela gutxi. Zer oparituko diete? 5) Aitor mahaiak zerbitzatzen ditu jatetxe batean eta ospe ona du. Iker, Michelin sariak ematen dituen epailea da. 6) Iker eta Oihana lagunak dira eta apustu bat egin dute. 7) Oihana eta Aitor puntutan. 8) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!