Bertso saioa (1) (Aduna, 2024-08-15) (45'05'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko uztailaren 17a

Bertso saioa antolatu dute Adunako Jaien baitan. Bertan, bost bertsolarik hartu dute parte Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailearen aginduetara: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Joanes Illarregi, Maider Arregi eta Aitor Mendiluze. Hasierako agurren segidan, gaiak proposatu dizkie Imanolek.

1) Errepidean ilara, bi ilaretik batera. Maider ezkerrera pasatu da ernegatuta. Aitor heldu da atzetik baina ezin da pasa. 2) Joanes eta Oihana: hemendik gertu 20 emakume eduki dituzte lokal batean sexualki esplotatuta. 3) Maider eta Iker: Urte Berriari ongietorria egiteko ETBko aurkezleak dira. 4) Joanesi puntuak. 5) Festak dira eta urteroko bazkaria ere gaur da. Protagonistak, gurasoak, semea eta aitona (amaren aita). 6) Maider: gazteek geroz eta zailagoa dute emanzipatzea. Honeraino lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!