Iñaki Gorostidi-Omenaldia (Aduna, 2025-05-18) (28'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko uztailaren 11

Iñaki Gorostidi Astigarraga, boxeolari, harri-jasotzaile eta harri-artisaua urte honetako urtarrilaren 21ean zendu zen, 69 urte zituela. Tolosako Beotibar frontoian, bere pisuaren bikoitza eta gehiago zen 185 kiloko zilindroa jaso zuen esku batez 1982. urtean eta oso ezaguna egin zen. Lan istripu larri batek apartatu zuen lanetik eta harrezkero, harri-artisautzan jardun du.

Ez hori bakarrik. Gorostidi Harria deitutako harri-jasotze txapelketa arrakastatsua antolatu zuen herriko Udala, Muskil Elkartea eta beste zenbait eragilerekin batera. Guztira, hamasei. Ondo merezitako omenaldia eskaini zaio bere herrian eta jendetza gerturatu da ekitaldiaz gozatzera. Gorostidik hasitako bideari eutsiz, datozen urteetan Gorostidi Harria txapelketa antolatzeko borondatea erakutsi dute Muskil Elkarteak eta Adunako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!