II. Bertso Desafioa Kantabrikon (2) (Tolosa, 2025-06-13) (49'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko uztailaren 7a

Iazkoaren zapore onari jarraipena emanez, II. Bertso-desafioa izan da Tolosako Kantabriko tabernan. Etxe hau oso ezaguna da herri-kirol munduan, bertan eztabaidatu eta itxi baitira apustu sonatuak. Oraingoan, ordea, beste kirol batez ari gara: hitzaren kirola edo jolasa.

Tolofolk jaialdi arrakastatsua antolatzen duen ‘Jea-jeaka’ kultur elkarteak batu ditu Kantabrikon bi belaunalditako bi bertsolari bigarren aldiz: alde batetik, buruz buru lau txapel dituen Andoni Egaña (63 urte) eta bestetik, Danel Etxeberria (17 urte) gazte tolosarra. 1) Hitzaren jolasa: asmatu beharreko hitz bana biei; 2) Danelek Zuzenbidea aukeratu du ikasketa gisa, gauzak aldatzeko itxaropenaren seinale. Andoni, berriz, etsita dago euskararen egoerarekin. 3) Andoni lehen chatbot euskalduna da, adimen artifizialarekin egina. Proba fasean aurkitzen da. Gehienetan ondo dabil baino… Danelek galderak egingo dizkio. 4) Librean eta agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!