II. Bertso Desafioa Kantabrikon (1) (Tolosa, 2025-06-13) (40'15'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko uztailaren 4a

Iazkoaren zapore onari jarraipena emanez, II. Bertso-desafioa izan da Tolosako Kantabriko tabernan. Etxe hau oso ezaguna da herri-kirol munduan, bertan eztabaidatu eta itxi baitira apustu sonatuak. Oraingoan, ordea, beste kirol batez ari gara: hitzaren kirola edo jolasa.

Tolofolk jaialdi arrakastatsua antolatzen duen ‘Jea-jeaka’ kultur elkarteak batu ditu Kantabrikon bi belaunalditako bi bertsolari bigarren aldiz: alde batetik, buruz buru lau txapel dituen Andoni Egaña (63 urte) eta bestetik, Danel Etxeberria (17 urte) gazte tolosarra. Hasierako bertsotik ekin dio erasoari Danelek, garai bateko gaztea eta etorkizuneko zaharra bertsotan hastera doazela adieraziz. Egañak xaxatu egingo duela erantzun dio eta halaxe gidatu du, maisuki, tolosar gaztea. Gazteak ausarta dela eta bertsotan moldatzen eta heltzen ari dela erakutsi du afal ondorengo ordu eta erdiko saioan. Librean arituko dira zatirik handienean eta, amaieran, bi gairi erantzuten ere ikusiko dituzu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!