Gazteluko Lehen Sega Ligilla (1. saioa, 2025-06-23) (23'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko ekainaren 25a

Gazteluko Herri Kirol Taldeak antolatuta, Gazteluko Lehen Sega Ligillaren aurreneko saioa jokatu da herriko futbol zelaian. Binaka, bost bikotek hartu dute parte bertan, guztiak herrikoak.

Egin beharreko lana, 5 x 14 = 70 m² dituen saila moztea izan da, txandaka, norbanakoak maila bana ebakiz. Gaztetxo eta gazte hauen abilezia ikusiz, bistan da segalari bikainak izango dituztela herrian, etorkizunean. Bigarren saioa herri-jaietan ospatuko da eta San Migelak inguruan, azkena. Gaurko saioa amaitzeko, hasi berri diren hiru haur jardun dira maila bana mozten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!