Bertso saioa Saturdin (2) (2025-05-17) (41'39'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko ekainaren 23a

Valentziar erara prestatutako paella bikaina jan ondoren, bazkalosteko saioa egin dute Oihana eta Sustrai Colina bertsolariek. Oraingoan gai-jartzailearen esanetara aritu dira.

1) Sustrai hasi berria da lanean enpresa batean. ‘Euskaraldia’-n murgilduta gaude. Argazki bat atera behar dela eta, Sustrai bertaratu da eta han topatu du lankide bat. Hilabete hauetan ez dute elkarrekin euskaraz egin. 2) Apirilaren 29ko itzalaldia dela eta, Sustrai bizirauteko kit-a prestatzen hasi da. Oihanak ez du holako asmorik. 3) Oihana baserritarra da. Duela 50 bat urte baserritarrei barre egiten zitzaien. Orain, horietako askok herri txikietara etorri nahi dute. 4) Sustrai festetako barran zerbitzatzen ari da. Oihana bezeroa da. a) Lehen aldaera: Sustrai zerbitzaria da eta Oihana meza eman berri duen apaiza. b) Sustrai zerbitzaria da eta Oihana, bere alaba nerabeak garagardo bat eskatu dio. d) Sustrai zerbitzaria da eta Oihana, ogasuneko ikuskaria etorri eta ticketbai faktura eskatu dio. 5) Puntutan egin dute saio luzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!