Norberaren errekor saiakera (Aizarnazabal, 2025-06-14) (26'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko ekainaren 20a

Herri-kirol jaialdi bikaina prestatu dute Aizarnazabalen. Bertan, hiru harri-jasotzaile izan dira protagonista, batik bat: Estefi Etxebeste iturendarra, Gari Garmendia idiazabaldarra eta Xabier Aranburu ‘Guzta’, idiazabaldarra baita ere. Hauetako bakoitza bere errekor pertsonala egiten saiatu da, eta baita lortu ere.

Estefik 15 jasoaldi eman dizkio 100 kg-ko kopari; Garik, 251 kg-ko errektangularra bizkarreratzea lortu du eta ‘Guzta’-k ere jaso du bizkarrera 190 kg-ko ‘Xiete’ harri kubiko ospetsua. Jaialdia, beste 3 harri-jasotzailek eta 2 aizkolarik osatu dute. Jon Unanue eta Jokin Eizmendik 175eko errektangularrari 4na jasoaldi eta 113 kg-ko kubikoari 8na jasoaldi eman dizkiote. Udane Ostolazak ere 4 aldiz jaso du 102 kg-ko errektangularra. Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariek enbor bana moztu dute nork kolpe gutxiagoan. Geroago, bosna enbor moztu dituzte. Giro ederra sortu da frontoian eta izugarri txalotu dute kirolarien jarduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!