E.H.ko XV. Bakarkako Sega Liga (Goiatz-1. saioa) (2025-05-25) (33'44'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Almitza Sega Elkartearen eskutik, XV. Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligaren lehen saioa jokatu da Goiatzen. Bigarrena Etxalekun jokatuko da eta hirugarrena, Hernanin.

Neurri desberdinetako belar-saila ebaki behar izan dute segalariek, ahalik eta azkarren eta txukunen: helduen txapelketan, emakumezkoek, 35 metro karratu; gizonezkoek, 100 metro karratu; beteranoek, 35 metro karratu; haurren txapelketan -2010ean edo gerora jaioak-, 25 metro karratu; gazteenean -2007 eta 2010 bitartean jaioak-, 35 metro karratu. Eguraldiak ederki lagundu du eta ikuskizun ederra eskaini dute. Guztira, 33 segalarik hartu dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!