Idien erromesaldia Aralarko Santutegiraino (Tolosa-Alegia, 2025-06-10...11) (29'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko ekainaren 12a

Aralar Santutegiko ateei su eman zieten iaz, eta Albaolan (Pasaia) zaharberritu dituzte. Ateak San Migeleraino, gurdi baten gainean doaz eta bi idi gurdiari tiraka.

Sakanatik ekarritako haritz egurrarekin berregin dituzte eta horretarako, ontzigintza tradizionaleko teknikak erabili dituzte. Idiak penatuta doaz, ez baitaude errepidean ibiltzen ohituta. Jende ugari hurbiltzen da ikuskizuna ikusi eta gurdiaren atzetik idi pareari oinez jarraitzeko. Harrera handia egin diete itzai, idi eta gurdi gainean doazen ateei. Ez da girorik falta: txistulariak, trikitilariak, txalaparta, bertsolariak… Zazpi etapatan helduko dira Done Mikel Aralarkoaren santutegira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!