Bertso saioa (2) (Berastegi, 2024-08-10) (40'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko ekainaren 7a

Bertso saio bikaina antolatu dute Berastegin, “Salontzo” Jaien baitan. Bertan, sei bertsolari aritu dira jardunean Iñigo Gorostarzu “Etxorde”-ren esanetara: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Joanes Illarregi, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal.

1) Nerea eta Iker: herriko Jon Zubillagak beti hartu du parte eta bukatu ere bai Zegama-Aizkorri mendi lasterketa. 2) Seiak. Denok ditugu ahulgune edo gabeziak.  Oihana entrenatzaile profesionala da. Beste bostek berari adierazi behar diote zer hobetu dezaketen. 3) Maialen: instituzioetatik herri txikiak zaindu behar direla diote. Berastegin gabezi dezente dago. 4) Aitor eta Joanes: sare sozialetara igotzen ditugu argazkiak. Joanesek igo dituenetatik bost agertuko dira pantailan. Aitorrek ikusten ez dena azalduko du. 5) Iker, Alfonso Vilar farmazialaria izango da. Jubilazioa hartu du. Beste bostak bere bezeroak izan dira. Honaino, bigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!